XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeri eman zitzaion izpi katodiko izena? A) ataleko zein pasartek aipatzen du, zientzilariek gertatuko zela uste zutena? Zein dira benetan gertatzen denari buruz hitzegiten dutenak? Gertatzen ziren fenomenoei buruz zientzilariak ematen zituzten esplikazioak, zein pasartetan deskribatzen dira? Hiru pasarte hauetarik, zeinek hitzegiten digu segurtasun osoz egia den zerbaitez? Zein da berauetarik baiezta edo ezezta daitekeena, behin dagokion esperimentua egiten denean? Berauetarik zeinek hitzegiten digu, nahiz esperimentua egin ondoren, egia den segurtasun osorik izan ez dezakegun zerbaiti buruz? - Baltzuan jarri (IR-IK).

- Aurreko testuaren B) atala edo antzekoa irakurri, eta ondoko galdekizunoi erantzuna eman (IK): Zer aurkitu zuen Millikan-ek? Ba ote litzateke inon karga hau baino ttikiagoren bat? Zer motatako karga zen, positiboa eta negatiboa? Zein da masarik ttipieneko atomoa? (Begira ezazu masa atomikoen taulen bat).

Izpi katodikoek osatzen zituzten partikulen masa nolakoa zen, atomo honekin konparatuz, handiagoa, ttikiagoa, edo berdina? Zer zirela uste zuten zientzilariek, hain karga eta masa ttipia zuten partikula hauek? Zer izen eman zien partikula hauei? Zer egin zen emaitzak baieztatzeko? Seinala ezazu, B) ataleko zein pasartek aipatzen dituen esperimentuetan lorturiko emaitzak. - Baltzuan jarri (IR-IK).

- Aurreko testuko C) atala edo antzekoa irakurri, eta ondoko galdekizunoi erantzuna eman (IK): Goldstein-ek erabili zuen aparatua zer elementu edo gauzaz osatua zen seinalatu.

Zer gertatzen zela ikusi zuen Goldstein-ek? Zer interpretapen eman zitzaien gertatzen ziren fenomenoei?.